Ezagutu geure historia

NOR
GARA

1986az geroztik…

Gure bezeroekin batera eboluzionatzen dugu.

Instalazio hobeezinak ditugu, plano bidezko piezen mekanizazio, makinen fabrikazio eta muntaketa eta mantentze industrialerako. Mandrino-ardatzetan eta makina desberdinak muntatzen espezialistak gara.

Esperientzia eta kualifikazio handiko 45 profesional baino gehiago ditugu, eta gure lanerako funtsa zehaztasuna akaberetan eta bikaintasuna zerbitzuan dira.

Azken urteotan, nazioartekotu egin gara eta gaur egun atzerriko hainbat merkatutan lan egiten dugu. Halaber, 4.0. industria txertatzen ari gara.

Proiektuak ikusi
  1. 1986. Otsabioren sorrera

    Hasiera batean, Belauntzako Beotibar industrialdean kokatzen da. Han ekiten dio mekanizazioko jarduerari.

  2. 1992. Zabaltzea eta zerbitzu berriak

    Fabrika zabaldu egiten da, aldameneko pabiloi batera hedatuz. Halaber, merkatuaren beharrei erantzunez, makineriaren muntaketa-lanetan hasten da.

  3. 2008. Instalazio berrira lekualdatzea

    Apatta Industrialdera lekualdatzean jauzi kualitatibo handia ematen da: punta-puntako makineria modernoa sartu da, azalera erabilgarria 4.500 m²-raino zabaldu da zerbitzu handiagoa eta hobea emateko, eta lantaldea pixkanaka handitzen doa, gaur egun arte.

  4. Gaur egun. Eremuak nazioartekotzea eta berregituratzea

    Produkzio-eremu desberdinak berregituratu eta Belauntzako instalazio zaharrak berregokitu behar dira, enpresa etengabe hazten ari delako.
    Azken urteotan I+G eremuan etengabe aritu gara lanean eta merkatuko punta-puntako makinak sartu ditugu. Hori dela eta, Otsabio nazioarteko merkatuetara zabaldu da, eta Europako eta Estatu Batuetako enpresentzat lan egiten hasi da. Apustu egin da ere 4.0. industrian sakontzeko.

Konpromiso iraunkorra.

Guztiz konprometituta gaude ingurumenarekin, eta, adibide gisa, hondakinak biltzeko sistema aurrendari bat instalatu genuen fabrikan. Herrestatze-makina batek txirbilak jasotzen ditu eta lur azpitik amaierako hobi bateraino eramaten ditu. Sektoreko beste enpresek ere eredutzat hartu dute. Olio eta bestelako hondakinei tratamendu zehatza ematen zaie.

Produkzio areak.

Apatta Industrialdean daukagu instalazio nagusia. Han daude bulegoak eta makineriaren muntaketarako eta piezen mekanizaziorako areak. Belauntzako fabrikan galdaragintzan jarduten dute.

Produkzioaren ezaugarriak